Non dago gure herriaren erdigunea?
Euskal Herriko Erdigunea non zen kalkulatu zuten 2004ean, eta 2015az geroztik, urtero urtero egiten da mendi martxa bertara.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Zenbatetan jarri ote gara jan beharrekoa erditik egin nahiean eta zenbatetan amaitu dugu zati handiagoa zein den bilatzen. Askotan bilatu behar diogu dena delakoari erdigunea gure beharren arabera mozteko, edota besterik gabe, aurrean dugunaren zentroa zein den jakiteagatik.
2004ean Felix Isasa ingeniariak izan zuen erdigune bat, zentro bat bilatzeko nahia, baina zeren erdigunea? Bada, Euskal Herriaren erdigunea zein zen jakin nahi zuen. Horretan aritu zen, eta masa zentroaren propietatea erabili zuen horretarako.
2011ko urrian Irurtzungo Iratxo mendi taldeak, Sakanako Mendizaleak taldeak eta Independentistak sareak mendi martxa antolatu zuten Euskal Herriko erdigunera. Eta ondoren egindako batzar batean mendi martxa urtero antolatzea erabaki zuten baina, 2015a arte ez zuten berriz ere martxarik egin.
2015etik aurrera bai, urtero egiteko erronka hartu zuten eta Euskal Herriko mendi taldeen egutegietan data finko batekin, urriko bigarren igandean kokatu zuten. Hau da, atzoko egunez egin zuten martxa Euskal Herriko Erdigunera.