«Jai oso herrikoia, herriak antolatzen duena eta herriarentzako dena», heldu da Maritxu Kajoi
Urriko lehen egubakoitza (hilak 4) eta Maritxu Kajoi ondorioz Arrasaten. Herriko eta eskualdeko jai kuttunenetarikoa eta herrikoiena ziur asko. Festa hasteko gutxi falta zela, Naiz Irratian izan da komisiñuko Ander Zizeaga.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Txikiteroen jai handia Arrasaten eta dotore janztekoa, norberak eskura duenarekin eta nahi duen estiloan. Txikiteoak akaso bide eman diolako azken hamarkadetan poteoari, edateko modua aldatu baita ez ordea, lagun eta gertukoekin Maritxu Kajoi egunean elkartzeko ohitura. Kontrakoa, indartuz doa urtero kuadrillen lan eta konpromisoari esker.
Egun honetatik zer nabarmenduko lukeen galdetuta, «jai oso herrikoia, herriak antolatzen duena eta herriarentzako dena», erantzun du Marijtxu Kajoiren Komisiñuko kide Ander Zizeagak. Zalantzarik gabe, ospe handia hartu duen jaia da, baina honen jatorriaren eta izaera bereziaren ingurukoak azaldu ditu Zizeagak.