IRRATIA

«Bizitza luzea da eta benetako eraldaketa lortzeko epe luzeko prozesuak behar dira»

Mundukide duela 25 urte jaiotako fundazioa da, mundu zabalean era ezberdinetara eta eremu ezberdinetan laguntzea helburu duen fundazioa. Datorren urriaren 20ean lasterketa solidarioa antolatu dute Aretxabaletan.

Este navegador no soporta el elemento audio.


 «Debagoienako Gobernuz Kanpoko Erakundeak noizbehinka batzen ziren kezkak elkarbanatzeko, eta kezka horietan nagusia oihartzuna zen». Horrela, Mondragonera hurbildu ziren eta fundazioa sortzea erabaki zuten. «Garaiko munduaren irakurketa bat egin zuten» kontatu digu Josu Urrutiak.

Helburua argia zen: «Kooperatiben eraldaketa soziala balioan jarri eta eraldaketa hori beste herrialdeekin elkarbanatu». Momentu honetan bost herrialdetan daude: Brasil, Kolonbia, Ekuador, Etiopia, Mozambike. «Printzipio kooperatiboetan oinarritu ginen: elkartasun unibertsala eta lana, adibidez» dio Urrutiak.

«Bizitza luzea da eta benetako eraldaketa lortzeko epe luzeko prozesua behar da». Horretarako, langile eta boluntario sare handia dute. «Asko jubilatuta daudenak, baina gu laguntzen jarraitzen dutenak; interkoperazio sistema batean egiten dugu lan».

«Argi dago gure bide nagusia kanpoan egiten dugun lana dela, baina ikasten duguna Euskal Herrian partekatzeko ekimen batzuk egiten ditugu». Horietako bat da ‘Eman Pausoa’ lasterketa solidarioa, bederatzigarrenez egingo dutena, urriaren 20an.

Josu Urrutia Beristainekin luze eta zabal aritu gara Mundukidez Bigarren Kafean.