IRRATIA

«Emakume batzuek telesailari esker argia ikusten badute, nahikoa litzateke»

Alauda Ruiz de Azua barakaldarrak barrenak mugituko dizkigun lan bat estreinatuko du gaur 72. Zinemaldian. ‘Querer’ telesaila 30 urte ezkonduta eman eta bi seme elkarrekin izan ondoren, senarra salatzea erabakitzen duen emakume baten istorioa da.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gogorra da ‘Querer’. Lau orduko telesaila, lau atal. 30 urtetik gorako sufrimendua. Patriarkatu sakonenera doan lana. Oraindik, tamalez, ikuslearen artean izango da erasotzailearekin lerrokatuko denik; sotila delako ‘Querer’, eta era berean urakanaren erdigunean kokatzen zaituelako zaplazteko batekin.

Salaketa jartzea erabaki duen emakumeak alboan izango du abokatua, Loreto Mauleonek gorpuzten duena. «Abokatu gazte batekin jarri nintzen harremanetan, ez dakit zenbat galdera egin nizkion; alderdi legala landu nahi nuen baina baita ere alderdi pertsonala, zer sentitzen duen berak horrelako epaiketa batean» aitortu digu aktoreak.

Ikusleak ere egin behar du bere hautua, Miren Castroren semeek bezalaxe. Onartu sistemikoa den biolentzia intimoa, edota zapaltzailearen ondoan lerrokatu estokolmo sindromearen barruan bailitzan. «familian ikusteko telesail bat, elkarrizketa deserosoak sortuko dituelako» dio Mauleonek.

«Espero dudana da kontzientziak mugitzea, elkarrizketak sortzea eta emakume batzuek argia ikusten badute, nahikoa litzateke».

Loreto Mauleonekin aritu gara Bigarren Kafean.