Tertulian: Tardes de Soledad, The End eta Los Destellos
Albert Serraren 'Tardes de soledad' ek nola lortu du artea eta biolentzia horrela uztartzea? Musikal bat da 'The End', edo gehiago da opera? 'Los Destellos' urrezko maskorra irabazteko faboritoa da?
Este navegador no soporta el elemento audio.
Aimar Erkiaga eta Mikel Zumeta etorri dira Zinemaldian zehar egiten ari garen 'Bideokluba' saio berezira. Egunero ari dira filmak ikusten, eta Sail Ofizialeko hiru film baloratu ditugu. Zine-kritika munduaz hitz egin dugu ere, Erkiagak dio berak analisi filmikoa egiten duela, Zumetak aldiz ohiko zine-kritiketan du eskarmentua.
Hautsak harrotu ditu Albert Serraren azken dokumentalak: 'Tardes de Soledad'. Zezenketak erdigunean, Andre Roca Rey toreatzailearen plaza arratsalde bat jarraituko du ikusleak. Irudi eta soinu zoragarria ditu eta hori parez pare jartzen da narrazioaren biolentziarekin.
Joshua Oppenheimerrek zuzendutako eta Tilda Swinton protagonista den 'The End' film bitxiaz ere aritu gara. Luxuzko bunker batean sartuko gara, eta abestu. Baina 'The End' musikala da edo gehiago da opera bat?
Noski, Pilar Palomeroren azken filmaz ere aritu gara 'Los destellos'. Nahiz eta ez batak ez beste ez duten irabaztea nahi, urrezko marskorra irabazteko faboritoen artean dagoela aitortu dute Aimar Erkiagak eta Mikel Zumetak.