«Dependentzia psikologikoa da denboran gehien irauten duena»
Nikotinak eragindako menpekotasunaz harago, alor psikologikoa ere aintzat hartu behar da tabakismoari aurre egiteko. Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteak tabakoa uzteko terapia ezberdinak eskainiko ditu beste behin ere eta honen ingurukoak ekarri ditu Naiz Irratira Maider Sierra psikologoak.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Urtero munduan zortzi milioi lagun baino gehiago hiltzen dira tabakoaren eraginez. Milioika dira baita ere, tabakoa uzteko saiakera egiten dutenak, baino horietako asko erretzera bueltatzen dira, nikotina euren organismotik desagertu den arren. «Dependentzia psikologikoa da denbora gehien irauten duena», dio Maider Sierra Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteko psikologo terapeutak. Sierrak azaldu duenez, menpekotasun fisikoa «nikotinari dagokiona» da eta «gutxi gora-behera lau edo bost aste irauten duena».
Baina badira ere psikologoaren arabera, «agian hiru hilabete edo bi urte egon dena erre gabe eta bueltatu egin dena». Hor sartzen da alor psikologikoa, ohiturek pertsonarengan duten eragina, «horregatik dauka garrantzia terapiak». Hain zuzen, tabakoa erretzeari uzteko terapiak eskaini ditu Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak herri jakin batzuetan, baina baita beste formatu batzuetan ere.