IRRATIA

Gernika-Palestina Klasikoaren aurrean: «Sionismoaren presentzia ezin da normalizatu gurean»

Gernika-Palestina sustengu taldeak Donostiako Klasikoa baliatuko du Gazako Sarraskia geldiarazteko. Ekimenak arrazoi nabarmenagoa du, jakinik Israel Premier Tech txirrindulari taldea parte hartzaileetako bat izango dela. Honi buruz hitz egiteko Matxalen Lonbera izan da, NAIZ Irratian.

Gernika-Palestinak Donostia Klasikoaren inguruko ekimenak iragartzen ditu. (Gorka Rubio | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bi deialdi eta hainbat eskaera gauzatu ditu Gernika-Palestinak Donostiako Klasikoaren baitan. Abuztuaren 9an, ostiral honetan, bizikleta martxa egingo dute, Donostiako Boulevardeko kioskotik aterako dena, arratsaldeko 19:30ean. Eta abuztuaren 10erako, Donostiako Klasikoa den egunerako, gizarte zibila animatu dute tropela pasatzean Palestinako banderak astintzera.

Horrez gain, Israel Premier Tech taldeari Donostiako Klasikan parte hartzen ez uzteko eskatu dio Gernika-Palestinak UCI World Tourri. Matxalen Lonbera Gernika Palestinako kideak azaldu duenez, «oso larria» iruditzen zaie horrelako talde batek Donostiako Klasikan parte hartzea: «Ezin da normalizatu sionismoaren presentzia gure herrietan».

Zalegoak paper garrantzitsua betetzen duela uste du ekintzaileak. Izan ere, palestinar banderez jositako Donostiaren irudia nazioartean zabaltzeko aukera ikusten dute, eta horrela, Palestinari babesa eman eta elkartasuna adierazteko ekimen bat egin daiteekal esan du. Helburua horixe da: «Elkartasuna adieraztea eta mundu mailan ikustea».

Udalari konpromiso eske

Gernika-Palestinatik hainbat ekintza antolatu dituzte azken hilabeteetan, horietako hainbat Donostian bertan. Horri dagokionez, balantze positiboa egin du Lonberak, eta ekintza ezberdinen artean bat nabarmendu du: palestinar herriari elkartasuna adierazteko Donostian onartu zuten erakunde adierazpena.

Lonberak azaldu duenez, hau onartzearekin batera, Udalak «konpromisoa» hartu zuen edozein israeldar enpresarekin, elkarterekin edo eragilerekin harremanak «bertan behera» uztea. «Horregatik, Donostiako Udalari, Foru Aldundiari eta Lakuari eskatzen diegu jarrera aktiboa har dezaten egoera honen aurrean», egin du aldarri.