IRRATIA

«Eztabaida hau da: zenbat eta datu gehiago hartu, orduan eta erabilgarritasun gutxiago»

Markel Arregi Basque Teameko biomedikua da, eta aurreneko aldiz prestatu ditu euskal kirolariak Olinpiar Jokoetarako. «Kirolariaren osasuna bermatzeaz gain, errendimenduari begirako prestakuntza egiten dugu».

Markel Arregi Basque Teameko biomedikua. (Basque Team)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Biomediku batek, «kirolariaren osasuna bermatzeaz gain, errendimenduari begirako prestakuntza» egiten du, halaxe azaldu du bere lana Markel Arregi Basque Teameko biomedikuak. Euskal kirolarien errendimendua hobetzea da haren eginkizun nagusia. Joan den astean, adibidez, Naia Laso 15 urteko skater bermeotar gaztearekin batera lan egin zuen, Parisko hitzorduari begira.

Medikuntza ez ezik, Jarduera Fisikoa eta Kirol lizentziatura ikasi du Arregik, Alavesen, Athleticen eta Amorebietan egondakoa da.