IRRATIA

«Domina bat lortzen baduzu jainkoa zara, eta bidean geratzen bazara...horrek amorrua ematen du»

Maider Unda (1977, Gasteiz) borrokalari ohiak bi aldeak bizitu zituen Olinpiar Jokoetan: Londresko Olinpiar Jokoetan brontzeko domina lortu zuen; Pekinen, aldiz, bosgarren egin zuen. Orain, guztiz aldendu da kirol horretatik, eta artzain eta gaztagilea da Atxeta baserrian.

Maider Unda borrokalaria ((Maider UNDA))

Este navegador no soporta el elemento audio.


Maider Unda borrokalari ohiak bi aldeak bizitu zituen Olinpiar Jokoetan: Londresko Olinpiar Jokoetan brontzeko domina lortu zuen, eta Pekinen bosgarren egin zuen. «Pekinen bosgarren egin nuenean, komunikabideek sentiarazi zidaten oso emaitza txarra zela».

Haren hitzetan, balioa eman behar zaio Olinpiar Jokoetan egoetari, sailkapena lortzeari. Horrez gain, adierazi du «kirolari bat ez dela kirolari dominengatik, osatzen duen ibilbideagatik baizik».

Brontzeko domina lortu zuenean hauxe du buruan: «Batez ere zenbat lan egunez-egunez, eta zenbat pertsona zure ondoan horretara heltzeko, zenbat jendek egin zuen bere lana ondo nik hor domina bat lortzeko».

Orain, ez du batere loturarik borrokarekin. Atxeta baserrian lan egiten du artzain eta gaztagile gisara.