IRRATIA

Denbora batez agur esan du Muare taldeak

Eli Beraza Sorarrain eta Maddi Gerriko Fariñas dira Muare taldea osatzen duten biak. ‘Muare’ disko homonimoa kaleratu dute aurten, baita zuzenean aurkeztu ere, baina lozorroan sartuko da orain proiektua.

Muare bikoak musikaren eta irudiaren estetika asko zaindu ditu lehendabiziko lanerako. (Izaro IEREGI)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Zazpi abestiz osatutako proposamen elektroniko berezia da Muare taldearena. Folk musika dute oinarri abestiek, baina beren mundura eraman dute guztia Eli Beraza Sorrarinek eta Maddi Gerriko Fariñasek. Folka oinarri, elektronika instrumentuak eta soula ukitua, kunbia bat, Daft Punken unibertsoa edota Portis Head taldearen moldaketa bat topatu ditzakegu haien abestietan. 

MusikHaria saioan aurkeztu zuten diskoa eta egun berean lozorroan sartuko zirela kontatu ziguten, ez dakigu noiz arte, ordea. Elkarrizketa goxoa izan genuen eta musika ere halakoa dela esan dezakegu. Ea noiz datozen bueltan.