IRRATIA
Entrevista
Olatz Egiguren
Basque Teameko fisioterapeuta

«Lantalde osoaren oreka ezinbestekoa da»

Lehen aldiz prestatu ditu Basque Teameko kirolariak Olinpiar Jokoetarako Olatz Egiguren taldeko fisioterapeutak. Bereziki azpimarratu du lan talde osoaren hartu-emana garrantzitsua dela. Kirolarien alor psikologikoaren garrantzia ere nabarmendu du.

Olatz Egiguren Basque Teameko fisioterapeuta (Olatz EGIGUREN)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Olatz Egiguren Basque Teameko fisioterapeuta da, eta lehen aldiz egon da bertako kirolariekin buru-belarri Parisko Olinpiar Jokoei begira. Lantalde osoaren oreka ezinbestekoa dela azpimarratzeaz gain, alor psikologikoak duen garrantzia ere behin eta berriz nabarmendu du.

Lekeitiarra da, eta bere herrian du kontsulta propioa. Horrez gain, Isuntzako arraunlariekin ere lan egiten du. Atletismoan ibilitakoa da, eta zaletasunak bultzatuta Parisera joango da zale gisara, atletismoko probak ikustera, lagun bat baitu bertan lehian.

Fisio batek duen lanaz aritu da, baita makinek zein eragin izan duten haren jardunean ere. Prebentzio lanaz ere hitz egin du, zeina ezinbestekoa den, haren hitzetan.

Espainiako Atletismoko Federazioan ere ibilitakoa da, fisioterapeuta gisara.