Ernest Hemingway eta Euskal Herria: 100 urteko loturaren ospakizuna, Iratin
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sara Iriarte Lasa
Ernest Hemingway idazle eta kazetariak Irati aldera lehendabiziko eskapada egin zuenaren 100. urteurrena ospatuko dute igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute Kultur Olak eta Nafar Ateneoak; eta, egunaz gozatu nahi duenak, Auritzera, Orbaizetara eta Aribera hurbildu beharko du. Ospakizunaren inguruko xehetasunak aletzeko zein Hemingway eta Euskal Herriaren arteko lotura bereziez hitz egiteko, Patxi Gaztelumendi Kultur Olako kidea izan da NAIZ Irratian.