IRRATIA

Samara Velte: «Errelatoa bataila bat den bitartean gazteak deskonektatuak egongo dira»

Nola kontatzen dute Euskal Herriko gazteek euskal gatazka? Samara Velte kazetaria 2000. eta 2002. urte artean jaiotako euskal gazteak izan ditu ikerketagai.

Samara Velte zarauztarra Donostian (Jon Urbe | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


2011ko urriaren 20an, Euskadi Ta Askatasuna erakundeak jardun armatuaren behin betiko bukaera iragarri zuen. Gaurko honetan 12 urte betetzen dira iragarpenaz, eta egun 18 urte duen gazte batek garai hartan sei urte zituen. Hala ere, heldu egin den gazte batentzat klasean, etxean ala kalean pentsa dezakegun moduan euskal gatazka aipagaia izan daiteke.

Samara Velte doktoreak “Euskal gatazkaren memoria mediatuak: gazteek iragan kolektiboarekiko dituzten pertzepzio eta posizionamendu estrategien analisi diskurtsiboa” tesia sinatu du, horretarako Euskal Herriko 42 gazte elkarrizketatu ditu Lan honetan sakonduko dugu ondorengo minutuetan.

«Ez dira sentitzen protagonista legitimo gertatutakoaz hitz egiteko», dio Samara Veltek ikertutako gazteei buruz. Dio errelatoaren bataila abiapuntutik dela kontzeptu okerra, izan ere, «batalla bezala planteatzen bada, kontakizun irabazle bakarra dagoela» esaten ari gara. «Kontaketa ofizialean zentroan oso subjektu gutxi jartzen dira, eta batez ere, gazte guztiak hortik kanpo uzten ditu. Kontaketa polifoniko bat sortu beharrean, errelatoa bataila bat den bitartean gazteak gero eta deskonektatuagoak egongo dira».