IRRATIA

Ondarroan hasi du bere ibilbidea ‘Kosta ala kosta’ NAIZ Irratiko saio berriak

Zapato Azule pasa berritan eta eguraldi kaskarra zela ekin dio astelehen honetan udako ‘Kosta ala kosta’ magazineak. Izenburuak berak dio, datorrena datorrela saioa aurrera eramango dute gure kazetariek uda honetan.

Nagore Osorok arrauna utzi osteko bizimoduaz hitz egin zigun estreinako ‘Kosta ala kosta’ saioan. (INTZIRRIKIDE3)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Lehen egunean hiru gonbidatu izan genituen ‘Kosta ala kosta’ saioan. Ager Solabarrieta karabina tiratzailea etorri zen lehen tokian, munduko tiro txapelduna da modalitate horretan. Atzetik, Banoa Bidaiakeko Fernando Odriozolarekin aritu ginen hizketan. Agentzia berezia dira eta inbidia pixka bat eman zigun. Gogoratu, haien eskutik daukagula gainera uda honetako sari potoloa, bi lagunentzako Senegalera bidaia, alajaina. Eta, bukatzeko, kostaldeko gatza azalean daraman Nagore Osoro arraunlari ohiarekin aritu ginen solasean.