IRRATIA

Bridgerton familiak dantzatu zuena

Duela egun batzuk estreinatu ditu Netflix plataformak 'Bridgerton' telesaileko hirugarren denboraldiko azken atalak. Milioika ikusle izan ditu dagoeneko eta horren harira, Maialen Tellabide musikariak bertan entzuten den musikari buruz hitz egin digu. 

Maialen Tellabidek Bridgerton telesaileko musikaz hitz egin digu. (Bigarren Kafea)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Netflix plataformako 'Bridgerton' telesaila ikusi duenak badaki musikak zenbateko pisua duen. Hala ere, Maialen Tellabide Bigarren Kafeko kolaboratzailearen arabera, «desastre bisual eta auditibo bat da momentu askotan, eta fantasiatik atera izan nau behin baino gehiagotan». Hori aitzakiatzat hartuta, garaiko aristokraziaren dantzaldi hauetan zer entzuten zen azaldu digu Tellabidek. 

Entzuten denaren eta ikusten denaren arteko inkoherentziaz aritu gara, musikariak kontatu digu instrumentuen elementu batzuk ez direla historikoki zuzenak eta partiturak modernoak direla. «Nahiz eta garai hartan jada partiturak inprimatzen ziren ez ziren telesailean azaltzen diren modukoak» dio Tellabidek. 

 

 

Beraz, zer dantzatu zuen Bridgerton familiak existitu izan balitz? «Tradizio frantziarra egon zen bezala, britaniarra ere bazegoen. Konkretuki erregeordetza garaian bazeuden tradizio batzuk, klasizismotik iritsi zirenak, beste batzuk berriak, eta eskandalosoak, alemaniatik»

Dantza mota desberdinak azaldu dizkigu Maialen Tellabidek Bigarren Kafean.