IRRATIA

Sinbiosia | Musika estiloen festa Xanti Etxeberriarekin

Formatu berezian dator aste honetan Sinbiosia, pertsona bakarra gonbidatu baitugu: Xanti Etxeberria. Musikaria da Etxeberria, eta jakin du bere hastapenetatik musika estilo ezberdinak nahasten, aberasten, horra hor, sinbiosia musikala.

Xanti Etxeberria musika izan da Sinbiosia saioko protagonista (NAIZ irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Iruñeko musika ekosistema uler dezagun aukeratu dugu erpin ugariko protagonista hau. Xanti Etxeberriak institutuko lagunekin eman zituen lehen urratsak, lagunartean sortu zuten Skabidean. Ondoren etorri zen 'Gabezin' erromeria taldea, «gidabaimenik ez genuen eta abentura ugari izaten genituen etxeratzeko orduan», auto-stopez itzultzen baitziren gehienetan. Kaleak hartu zituen gero 3indarrok elektrotxarangarekin. «Hogei musikari inguru ginen eta oso musika estilo ezberdinak jotzen genituen. Asko jotzen genuen trikipunka, baina baita kunbia eta merengea ere», azaldu digu. Han hasi zen munduko beste musika estiloekin zaletzen. Brasilera egindako bidaiatik bueltan sortu zen 'Jangoikoa eta Reggae zaharra' taldea, baita 'Goxuan Salsa’ taldea ere: «Tokia badago kaleetan, eta jendeak eskertzen du musika. Gainera, balio du sosa batzuk egiteko eta ikasteko».

Doinu lasaiagoak ere lantzen ditu Peru Galbeterekin, trikitixara bueltatu da Joseba Tapiarekin, Iruñeko Brass Brandekin, Kinbonbo....eta hori guztia 30 urtetara iritsi aitzin egin du Xanti Etxeberriak.