IRRATIA

Ekaina benetan berezia izaten da bideojokozaleontzat

Estreinaldi berri interesgarriak datoz udako lehen egunekin batera, baina, hori baino are garrantzitsuagoak dira urteroko aurkezpen ekitaldi handiak.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Ekainak estreinaldi berriak zein urteko aurkezpen handiak dakartza
Elden Ring-en espantsioa, SMT V: Vengeance edo Luigi’s Mansion 2 HD kaleratuko dira; Summer Game Fest, Xbox Games Showcase, Nintendo Direct eta askoz ekimen gehiago ikusiko ditugu.

Egunotan Elden Ring Shadow of the Erdtree espantsioa, Shin Megami Tensei V: Vengeance bertsio eraberritua, Luigi’s Mansion 2 HD birmasterizazioa edo Still Wakes the Deep beldurgarria jasoko ditugu, beste hainbaten artean.

Aurkezpenen aldetik, egurra dator. Esanguratsuenak enpresa handienak dira: Xbox Games Showcase zein Nintendo Direct ekitaldiek dozenaka bideojokoren iragarpenak eta ezustekoak bilduko dituzte, baita Summer Game Fest jaialdia ere.

Indie bideojokoei zuzendutako ekimenak izango dira nagusi, hori bai: Devolver Direct, Guerrilla Collective, Women-Led Games Summer Game Fest, Wholesome Direct edo Day of the Devs ikusteko aukera egongo da.

Dena den, dagoeneko lehen zuzeneko handia ikusi dugu. PlayStation-ek duela egun batzuk eman zuen bere State of Play aurkezpena, denetariko obra interesgarriak erakutsita: Astro Bot liluragarriak guztion begiradak harrapatu ditu, baina Monster Hunter Wilds, Concord eta askoz gehiago agertu dira Sony-koen emanaldian.