IRRATIA

Adimen Artifizialak egindako abestiak

Adimen Artifiziala garatzen doa, eta geroz eta erabilera gehiago eskaintzen dizkigu teknologiak. Ezagutzen genuen testuak idazteko edo irudiak sortzeko duen gaitasuna, baina gaur euskarazko lau abesti sortzeko eskatu diogu. 

Unai Elordik sintonia berria sortu digu. (Bigarren Kafea)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Rock estiloko abesti bat, opera pieza bat, ska dirudien reggaetoi kanta bat eta 'kalimotxero' izendatu dugun estiloko laugarren bat. Guztiak euskaraz. Horixe sortu digu Adimen Artifizialak, Unai Elordi Hidalgoren gidaritzapean. 

«Ez dut oraindik inor esaten bere musika estilo gustukoena adimen artifizialak sortu dela, baina gauza txukunak egiten ditu» esan digu teknologian adituak. Hori bai, argi utzi digu «artea beste gauza bat da» azpimarratu nahi izan du. 

«ChatGPTO-ri esan diot letra sortzeko, irratsaioaren ezaugarri batzuk eman dizkiot eta abestia osatu dit». Entzun hemen Bigarren Kafeari buruz adimen artifizialak egin dizkigun abesti berriak.