Gazteen Hitzartzea: gazteek ahobizarrik gabe hitz egiteko momentua
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sara Iriarte Lasa
Ohikoa izaten da gazteak ez diren adituak gazteei buruzko hitzaldiak ematen ikustea. Honen aurrean, Tolosaldeako Galtzaundi Euskara Taldeak Gazteen Hitzartzea antolatu du. Hemen, gazteak izango dira beraiek bizi duten errealitatearen inguruan hitz egingo dutenak; eta gainera, helduei zuzendutako hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an, Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, 18:30ean. Gazteek estres linguistikoaren inguruan hitz egingo dute.