«Gipuzkoa Basketen lan egiteko esan zidatenean ez nuen zalantzarik egin»
Mikel Leonet, Gureak elkarteko kidea, Gipuzkoako saskibaloi taldeko material arduraduna da 2019tik. Kirola «inklusiorako tresna» bezala aldarrikatzen du Maider Mitxelena Gureak elkarteko langileak.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Gipuzkoa Basket LEB Oro mailatik ACBra igotzeko play off fasean dago eta asteburu honetan bi partida erabakigarri jokatuko ditu. Bigarren Kafean beste ikuspuntu batetik heldu nahi izan diogu gai honi eta klubeko materialaren arduraduna eta Gureak elkarteko erabiltzailea den Mikel Leonetekin hitz egiteko aukera izan dugu.
«Oso pozik nago, ez nuen espero hemen lan egitea», adierazi du Leonetek, Gipuzkoa Basketen bere bosgarren denboraldia burutzen ari den bitartean. Bertan, mota askotako betebeharrak ditu taldeari laguntzeko; besteak beste «ekipazioetan dortsalak jarri, garbitegiko lana, jokalariek laguntza eskatzen didatenean hor egon…»
Pauso Berriak desgaitasun mentala duten pertsonen lan-inklusioa bilatzeko Gureak eta Atzegi elkarteek sortutako programa da. Proiektu honen barruan kokatu behar da Mikel Leoneten jarduna. Maider Mitxelena, Gureak elkarteko langilea azaldu duenez, «elkarte hauek egiten duten lana premiazkoa da. Askotan enpresak aurkitzea kostatzen zaigu baina emaitzak ikusita esfortzuak merezi du».