IRRATIA

Balearen Bidea: Herritik jaso eta herriari emateko modu bat

2011. urteko Balea Egunaren irudia. (Jon URBE | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Orioko herria beti lotu dugu hori kolorearekin, itsasoarekin, arraunarekin, Benito Lertxundirekin... eta baita balearekin ere, noski. Orioko Zaragueta Herri Eskolak ez du ahaztu balea, ezta herriaren historia ere. Eta, horren adibide da sortu duten azken proiektua: ‘Balearen Bidea’.  Bide honek herrian, zehar zortzi geldialditan, herriaren historia kontatzen du, hamairu hizkuntzatan. Ainhoa Zumeta Mendizabal Orioko Zaragueta Herri Eskolako zuzendariak honen inguruko xehetasunak eman ditu, NAIZ Irratian.