IRRATIA

«Ultraeskuinak badaki abstentzioa altua izango dela eta badaki hori nola erabili»

Ostiralean hasiko da Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpaina eta bertan, bi izango dira gako nagusiak: abstentzioa eta ultraeskuinaren gorakada. Europako instituzioak urrun sumatzen dituztela azaldu du Ibai Azparrenek eta azken legegintzaldian hartutako neurriek pisua izango dutela dio.

Ursula von der Leyen artxibo irudi batean (John Thys | AFP)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Ekainaren 9an ospatuko dira Europako Parlamentuko hauteskundeak eta ostiral honetan ekingo diote alderdiek kanpainari. Urrun sumatzen dituzte herritarrek Europako instituzioak eta Ibai Azparren NAIZ eta GARAko kazetarien ustez horrek eragina izango du parte hartzean. Abstentzioa izango da gako nagusietako bat; bigarrena, ultraeskuinaren indartzea.

Azken inkesten arabera bederatoi herrialdeetan gailendu daiteke ultraeskuina. Tartean, Europar Batasuneko sortzaile diren Frantzia, Italia, Belgika eta Herbeheretan. Ezkerran, ordea, Berdeen jaitsiera espero da, baina The Left koalizioaren hazkundea ere bai. Hala ere, Irlandako kasua da soilik adierazgarria. Sinn Feinek bertan irabaztea espero baita.

Azken legegintzaldian hartutako neurriek ultraeskuinaren gorakada elikatuko dutela uste du Azparrenek. Horrez gain, Ukrainiako gerra, Gazako egoera, nekazarien protestak eta migrazio politikak agendaren erdigunean egongo direla uste du.