«Nagikeria bizirauteko beharrezkoa zen ekintza da»
Nagikeria edo alferperkeria izan ditugu hizpide gaur Donna Apellaniz Nieto emozioen terapeutarekin. Horretarako, gure arbasoei begira jarri gara, garai batean nagitasunak zuen garrantzia azpimarratuz.
Este navegador no soporta el elemento audio.
«Antropologiak erakusten digu nomadak ginen horretan baliabideak urriak zirela, eta beraz indarrak gordetzea beharezkoa zela». Hori azpimarratu nahi izan du Donna Apellaniz Nieto emozioen terapeutak nagikeriaz hitz egiterakoan.
Nagiari erruaren kontzeptua kendu behar diogula kontatu digu Apellanizek, nahiz eta oso errotuta dagoen alferkeriaren konnotazio ezkorra. «Badago kontrastea gure gaur egungo eta arbasoen artean, indarrak gordetzearen beharra eta egin beharren artean gertatzen den talka» esan digu terapeutak.
Lasai egotea beharrezko bada, zer gertatzen zaigu gaur egun? «Ezer ez egitea zeregina bihurtzen dugu, deskantsuak noiz eta nola egin antolatzen ditugu, eta hori ere ez da egokia» abisatu digu. Zer da nagikeria? Nondik dator sentsazio hau? Zer egin dezakegu? Hori izan dugu hizpide gaur Bigarren Kafena.