«Gure kontakizun historikoaren kontzientzia izateko bidean asko daukagu egiteko»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sara Iriarte Lasa
Maiatzaren 18ra arte iraungo duen 'Orreaga 824' kultur astea ospatzen ari dira, Astigarragan. Nabarralde Fundazioak eta Astigarragako Udalak hainbat hitzordu antolatu dituzte aste honetarako. Baina zer gertatu zen duela 1200 urte, Orreagan? Eta, zein eragin du 824. urtean gertatutakoak gaur egun? Aste kulturalaren eta Orreagan gertatutakoaren inguruko xehetasunak eman ditu Iñigo Larramendi Nabarraldeko kideak, NAIZ Irratian.