Fatimetu Zenan: «Zeinen tristea den egia edukitzearen eskubidea ukatzea»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Saharar herriaren inguruan hitz egiten dugunean, batzuetan, memoria freskatu edota kontzientzia elikatu behar izaten dugu. Pedagogia hori askotan egin behar izaten dute, entzuteko prest dagoenarentzat, behintzat. Urte batzuk badira, gehiegi akaso, saharar herriak bere lurretatik ihes egin behar izan zuela, gudaren erdian. Desertuaren desertuan oraindik ere hor dirauten errefuxiatuen kanpalekuak sortu behar izan zituzten sahararrek.
Ahanzturaren aurka, saharar komunitatearen eguna ospatuko dute maiatzaren 18an, larunbatean, Ikaztegietan. Honen helburua Mendebaldeko Saharako gatazka gogoraraztea eta bi herrien arteko harremana sendotzea izango da. Egun honen inguruko xehetasunak eman ditu Fatimetu Zenan Ikaztegietako saharar komunitateko kideak, NAIZ Irratian.