Zaintzaren tranpa
Zertaz ari gara auto zaintzaz ari garenean? Zer ez da, beraz, autozaintza? Edo zein trapa daude izen honen atzean? Donna Apellaniz Nieto emozioen terapeutak azaldu digu Bigarren Kafean.
Este navegador no soporta el elemento audio.
«Zaintza oreka da». Horrela, hiru hitzekin definituko luke Donna Apellaniz Nieto emozioen terapeutak zaintza. Baina hain kontzeptu potoloa da, ondo ulertzeko azalpen sakona behar duela. Zein da beraz, zaintzaren arau nagusia? «Autozaintzak gure burua adeitasunez eta zintzotasunez tratatzea eskatzen du».
Horregatik, Apellanizek azpimarratzen du zaintzak kontzientea izan behar duela, eta geure burua ondo ezagutzea eskatzen duela. «Barne ezagutza ariketa bat da», ondorioztatzen du terapeutak.
Nola konturatu gaitezke tranpak egiten ari garela? Eta zer egin dezakegu? Zein da gure burua zaintzeko bidea, beraz? Galdera horiei erantzuten saiatu gara Donna Apellaniz Nietorekin.