IRRATIA

Sinbiosia | Antzerkitik ibaira Oier Zuñiga eta Camino Jasorekin

Oier Zuñiga sortzailea da, aktorea, antzerkilaria. Camino Jaso ibaietan aditua da. Zortzi ataleko denboraldiko lehena duzue hau, lehen ‘Sinbiosia’. [1x1]

Oier Zuñiga eta Camino Jaso 'Sinbiosia' saioan (NAIZ irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Nola bihurtu bizigarriago ibaia hirian? Eta nola bihurtu arrakastatsu kultur herrikoia?  Inauteria, Iruinkokoa, errituak, mozorroak eta zomorroak, begirada zabala du Oier Zuñigak. Zomorroak ibaiertzean ibiltzen dira maiz, Camino Jaso bezala, arboletako itzala bilatzen.

Natura eta kultura gurutzatzen dituen esperimentua da ‘Sinbiosia’ saioa. Lehen atal honetan Iosu Marti gidariak bi nafar gonbidatu ditu herrialdeko ekosistema arakatzeko helburuarekin. Oier Zuñiga sortzailea da, aktorea, antzerkilaria eta Camino Jaso ibaietan aditua da.