IRRATIA

«Bikote harremanetan sortzen diren maskaren inguruan hitz egin nahi dugu maskaren bitartez»

Ixo teatroa konpainia berriaren sorreraren inguruan eta harekin batera Eros antzerkiaren sorkuntza eta estreinaldiaren inguruan aritu gara gaur Luix Mitxelena Mitxelenarekin Bigarren Kafean. 

Luix Mitxelenak Ixo Teatroaren lehenengo lana aurkeztu digu (Bigarren Kafea)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gure bizitzak harremanez osatuta daudela esan ohi da, haurrak garela sortzen direnak, pixkanaka gaztaroan ezagutzen dugun jendearekin sortzen direnak edota unibertsitate garaian elkartu eta aurrerantzean ia beti elkarrekin egoteko sortzen diren harreman bereziak. Azken hori bezalako harremana izan daiteke Luix Mitxelena eta Arnatz Puertasen artekoa. 

«Biak pertsonalki eta artistikoki oso ondo moldatzen gara, eta uda baino lehen proposamena luzatu zidan eta baiezkoa eman nion zuzenean», kontatu du Mitxelenak. Antzerki esparruan tokia egiteko asmotan sortutako proiektua da Ixo Teatroa konpainia eta erraza eta zaila izan dela esan du: «Konpainia sortzea erraza da, elkartu eta gogoa izatea; baina gazte izanda antzokietako ateak jotzea zaila da». 

Eros antzerkia sortu dute, Arnatz Puertas zuzendari eta Luix antzezle lanetan, eta Mitxelenak azaldu du haien inguruan lan talde ederra bildu dutela antzerkia aurrera eramateko. «Bikote harremanetan sortzen diren maskaren inguruan hitz egin nahi dugu maskaren bitartez», kontatu du Luix Mitxelenak, eta beraz aurpegiak maskaraz estalita igoko direla taulara. Maiatzaren 18an hasiko du bidea proiektuak eta pixkanaka Euskal Herriko taula ezberdinetara igotzeko gogoz daudela azpimarratu du Mitxelenak.