«Ahalduntzeko espazioak behar ditugu indarkeria pairatu duten edo pairatzen ari direnentzat»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sara Iriarte Lasa
Indarkeria matxista «indarkeria soziala» da, eta «ez du jatorri indibidualik». Horren aurrean, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak eta Tolosako Udalak ikusi zuten talde bat eratu behar zutela emakumeen ahalduntzerako. Horregatik sortu zuten indarkeria matxista pairatu duten edo pairatzen ari diren emakumeentzako auto-laguntza taldea, Tolosan. Clara Wolfram Perez berdintasun eragile eta emakumeen ahalduntzean adituak saio horien inguruko xehetasunak eman ditu, NAIZ Irratian.