IRRATIA

Alde Erantziz | Heriotza

Joaten utzi behar dugun hori eramatera dator heriotza. Nahiko intimoa da atal hau, berezia ere bai.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Joaten utzi behar dugun hori eramatera dator heriotza, utziko duen hutsuneak beldurra ematen digu. Baina, aldi berean, gauza berriei lekua egiteko, joaten utzi behar da bizirik mantendu ezin dena.

Heriotzaz aritu gara literalki, baita beste itxiera mota batzuez ere: harremanak, proiektuak, izateko moduak. Honek dakarren dolua eta itxierak kudeatzeko beharrezko ditugun erritualez ere solastu dugu.

Nahiko intimoa da atal hau, berezia ere bai.

Partekatu gustatu bazaizue eta jarrai gaitzazue sare sozial digitaletan!