IRRATIA

Nadezhda Krupskaia-ren 'Herriaren hezkuntza eta demokrazia' euskaraz

Katakrak argitaletxearen eskutik euskaraz argitaratu da Nadezhda Krupskaia-ren 'Herriaren hezkuntza eta demokrazia' lana. Leire Azkargortak egin du itzulpena, Aitor Garagarzarena da hitzaurrea.

Sobietar Batasuneko hezkuntza sistemaren inguruan hausnartzen da liburuan. (Gorka RUBIO | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Sobietar Batasunak hezkuntza sistema berri bat ezarri zuen 1917ko iraultzaren ostean. Baina aspalditik ari ziren zenbait gogoeta egosten. Horietako batzuk Nadezhda Krupskaiaren eskutik etorri ziren, eta egun euskaraz irakur daitezke «Herriaren hezkuntza eta demokrazia» liburuan, Katakrak argitaletxearen eskutik. Errusieratik zuzenean itzuli du liburua Leire Azkargortak, eta Aitor Garagarzak idatzi du hitzaurrea.

Itzultzean bi erronka nagusi izan ditu Leire  Azkargortak: alde batetik garaiko errusierako terminoak euskarara ekartzea, eta bestetik, Krupskaiak erabili zituen erreferentziak, batzuk jatorrizko hizkuntzan zeudenak, egoki itzultzea. Garagarzak Krupskaiaren obra balioan jarri nahi izan du, eta bertan jorratutako gaie eta proposamenek egun mantentzen duten gaurkotasuna azpimarratu.