«Kuriosoa da, taldea eta diskoa paraleloki sortuz joan dira»
Urteetan bakarlari gisa aritu ostean Aria proiektuan topatu du taldea osatzeko abagunea. 'Urdin' izeneko diskoa argitaratuta, diskoa eta taldea paraleloan osatuz nola joan diren kontatu digu Paraleloan.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Paradisu urdin eta heze batetara garamatza Aria taldearen lehen diskoari izena ematen dion 'Urdin' abestiak. Ez da edozein urdin, itsasoaren urdina da, seguruenera Siziliako kostak bustitzen dituen itsasoaren urdina. Bertan sortu baitzituen diskoan jasotzen diren kantu gehienak Marina Landak, eta grabatu ere bertan grabatu du diskoa Domenico gargano lagunaren eskutik.
Boskote donostiarraren lehen lanak beraz, badu pop italiarraren zertzeladarik. Izan ere, taldea eta diskoa paraleloan osatuz joan dira. Marina Landa urte luzez aritu izan da bakarlari gisa, eta disko hau isatuz joan den neurrian osatu du bere lehen banda ere: Aria. Landari, Maialen Urretabizkaia baxuarekin, Iñaki Ortego teklatuetan, Iñaki Olaskoaga gitarra elektrikoarekin eta Ion Larrañaga bateriarekin batu zaizkio. Taldeak behar zuen abbesa eta indarra eman dio abeslari donostiarrari, eta bere kantuei beste dimentsio bat ere bai.
Zazpi abesti goxo bezain entzungarriz osatutako lana kaleratu dute, eta hau taula gainetan ezagutzera emateko desioz eta gogoz gainezka dira taldekideak. Maiatzaren 12an Tolosan izango dira, ekainaren 7an Alkizan, ekainaren 13an Bilbon eta uztailaren 27an Artean.