IRRATIA

«Harremanak Euskal Herri guztiarekin bultzatzea» bilatuko du Basaizeak Euskal Herri egunean

Nafarroaren Egunaren atariko, Euskal Herri eguna ospatuko da apirilaren 20an Baigorrin, Basaizea elkarteak antolatuta, eta «euskarak batzen duen herria biltzea» helburu, elkarteko Amaia Castorenek azaldu duenez.

2023ko Nafarroaren Egunaren artxibo irudia. (Patxi BELTZAIZ)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Basaizea kultur elkarteak Nafarroaren Egunaz harago doan kultura eskaintza antolatu du apiril osorako. Larunbat honetan bertan (apirilak 20) ekimen garrantzitsua burutuko da Baigorrin: Euskal Herri Eguna. «Basaizeak Nafarroaren Egunaz gain harremanak Euskal Herri osoarekin bultzatzea du helburu eta horretan dabil buru belarri», azaldu du Basaizeako kide Amaia Castorenek. Egitarau oparoa antolatu dute egun horretarako, Nafarroaren Egunerako ere prestatuko duten bezalakoa.

Izan ere, apirilaren 5etik hasi eta maiatzaren 1era arte, eredu anitzetako euskarazko ekintzak antolatzen dihardu kultur elkarteak, «euskarak batzen duen herria biltzea» xede. Ziklo honen egun gorena, apirilaren 28an Baigorrik hartuko duen Nafarroaren Eguna izango da.