Andoni Urzelai: «Zorionez, geroz eta gehiago kostatzen zaigu Laburbirarako filmak aukeratzea»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sara Iriarte Lasa
Laburbiraren XXI. edizioa apirilaren 12an hasi zuten, eta maiatzaren 12ra arte iraungo du. Bitarte horretan, 39 emanaldi eskainiko dituzte Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 37 herritan. Aurtengo edizioaren inguruko xehetasunak eman ditu Andoni Urzelai Laburbira antolatzen aritu den Euskaltzaleen Topaguneko kideak, NAIZ Irratian.