Xabi Bidaurre «I. Lizarrako Eguna herritik, herriagatik eta herriarentzat sortu dugu»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sara Iriarte Lasa
Larunbat honetan, apirilaren 13an, I. Lizarrako Eguna ospatuko dute, Lizarran. Aiztondeta elkarteak herriko beste hainbat kultur eta kirol eragileekin elkarlanean egindako lanaren emaitza izango da ospakizuna hori. Xabi Bidaurre Aiztondeta Elkarteko kideak xehetasunak eman ditu NAIZ Irratian, eta azpimarratu du I. Lizarrako Eguna «herritik, herriagatik eta herriarentzat» sortu dutela.