IRRATIA

Iratxe Retolaza: «Irakurketa moldeak pentsatu behar ditugu»

Iratxe Retolaza. Euskal literatura, katebegi berrien bila: begirada feministatik. (UEU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Literatura Geraldiak zikloa otsailaren 29an hasi zen, eta apirilaren 26ra arte iraungo du. Hainbat herritan antolatutako 12 saiok osatuko dute aurtengo zikloa. Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzeko, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzeko, euskal liburugintza indartzeko, liburutegi publikoen erabilera bultzatzeko eta esperientzia literarioak konpartitzeko antolatu dute edizio hau. Tartean, Iratxe Retolaza irakasle eta ikertzaileak hitzaldia emango du Larraintzarren, apirilaren 5ean, 19:00ean: 'Nola irakurri literatura ikuspegi feministarekin'. Horixe da Retolazak hitzaldian botako duen galdera, eta horri erantzuten saiatu gara NAIZ Irratian.