IRRATIA

Euskal «periferian» dauden zortzi ikastola omenduko dituzte martxoaren 10ean

Beskoitzek hartuko du egun osoko egitarauarekin antolatu duten omenaldia, Ikastolak Herriari egitasmoaren baitan. Nekane Artola Ikastolen elkarteko lehendakariak eman ditu azalpenak.

Ikastola berriaren alde, borroka betean dira Beskoitzen. (Guillaume FAUVEAU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Datorren igandean (martxoak 10) Euskal Herriaren periferian dauden zortzi ikastola omenduko dituzte Beskoitzen, euskarari eta oro har euskalgintzari egindako ekarpenagatik, beti ere, baldintza zailagoetan.

Baina zergatik periferikoak omendu? Ba errealitatea delako, gaur egun Euskal Herrian badagoela berme gehiago dituen eta «erdigunean» dagoen eremu euskaldun bat, eta bada baita ere «periferian», baldintza juridiko eta sozial zailagoetan bizi den komunitate euskaldun bat, Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak azaldu duenez.