Doinuetatik Haratago | Ruben Caballero
Ruben Caballero izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua, gitarrajole fin eta musikazale amorratua. Bizitzan alboan izan dituen doinuen artean aukeratzea kosta zaion arren, kantu berezi batzuk ekarri nahi izan ditu gurera.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Lehen kantu kuttun gisa, Midlake taldearen 'We gathered in spring' abestia aukeratu du Rubenek, «Iruditzen zait ezin dala hobeto egin bi akordeekin, nere ustez bi akordeekin egindako maisulan bat da».
Bigarren kantu kuttun gisa Kraftwerk taldearen 'Computer love' ekarri nahi izan du gurera Rubenek. «Txikia nintzenean osabak asko entzuten zuen hau, eta etorkizuneko musika bezalakoa zen niretzat, flipatu egiten nuen soinuekin. Bigarren zatia sinfonia elektroniko bat bezalakoa zen, flipatu egiten nuen».
Hirugarren kantu kuttuna Radiohead taldearen 'Everything in it´s right place' izan da. «Lau kantuetatik batek Radioheadena izan behar zuen, talde garrantzitsua da niretzat. Mende aldaketako garaietan kokatutako diskokok bat aukerat dut. Lehen lau nota hauek magikoak dira, nire kriptonita».
Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Björk The Dead South taldearen 'Unravel' aukeratu du Rubenek. «Zaila da bere diskografiako bat aukeratzea baina asko gustatzen zait kantu hau, gainera Björk bera oso garrantzitsua izan da nire bizitzan».