IRRATIA

Patxi Zubizarreta, hitzen margolari

'Zerria'-ak ekarritako sariak eta bere azken sorkuntzak, 'Sakonean itxasoa dago' (Txalaparta) eta 'Loak ezkutatzen duena' (Elkar) izan ditugu hizpide Paraleloan Patxi Zubizarreta idazlearekin.

Patxi Zubizarreta (Jon Urbe | FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Urte emankorra izan da 2023a Patxi Zubizarreta idazlearentzat: Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria eta Euskadi Saria ekarri dizkio ‘Zerria’ lanak, eta bi eleberri argitaratu ditu: ‘Sakonean, itsasoa ikusten da’ (Txalaparta) eta ‘Loak ezkutatzen duena’ (Elkar).
Horiek guztiak izan ditugu hizpide idazlearekin Paraleloan saioan. Sarien mozkorraldia eta gero, egunerokoan hauek uzten duten arrasto apalaz, sortzailearen testuinguruaz, liluraz, ezinaz eta deserosotasunetik erakitzeaz hitz egin digun Patxi Zubizarreta izan dugu solaskide. Idazle baino irakurleago sentitzen den  Patxi Zubizarreta.  Ordenagailuaren teklatuaren gehiegizko bizkortasunetik ihes, paperean eta lumaz idazten duen Patxi Zubizarreta. Edo ez, lumaz idazten duen idazlea baino, lumaz hitzak marrazten dituen margolaria. Iraganeko irudietatik egungo gizartearen endekatzearen  erretratuak marrazten dituen Patxi Zubizarreta. Memoriaren hautsak harrotzera datorren Patxi Zubizarreta.