Palindromoak Euskal Herria Museoan: Markos Gimeno oroitzeko modu bat
Este navegador no soporta el elemento audio.
Sara Iriarte Lasa
Ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerra berdin irakurtzen diren testuak dira palindromoak. Euskal Herria Museoan egitura bitxi honen unibertsoan murgildu dira, eta Markos Gimenoren Karteletrak izeneko erakusketa jarri dute ikusgai. Markosek idatzitako palindromoak agertzen dira bertan, eta apirilera arte ikusgai izango da Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Tartean, hitzordu berezi batzuk ere izango dira. Olatz Longarte museoko teknikariak hitz egin du honen inguruan, NAIZ Irratian.