Begi-niniak salgai, 10 kriptotxanponen truke
ChatGPT-aren sortzailea den Sam Altmanek proiektu berri bat du. Worldcoin izena du ekimenarekin, 3 milioi begi-nini eskaneatu dituzte, 120 herrialdetan. Orain Bilbon daude.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Azkeneko asteetan, pertsona ugari pasa dira Max Center eta Zubiarte merkatal guneetatik, kriptotxanpon kopuru txiki baten truke, begi-ninia eskaneatzeako.
Worldcoin da honen atzean dagoen enpresa, Sam Altman OpenAIren zuzendariarena. Inork ez daki oso ondo zein den proiektu honen helburua, eta zertarako erabiliko dituzten begi-ninietatik ateratako datu biometrikoak, baina dagoeneko mundu-mailan 3 milioi pertsonek hartu dute parte.
Unai Elordi Hidalgok proiektuak zertan datzan azaldu digu, datu hauek lagatzetik eratorritako arriskuak kontatu dizkigu eta teknologia biometrikoaz aritu zaigu Bigarren Kafean.