«Jazzarekiko ze maitasun duzun trasmititu, eta ikasleekin konektatuko duzu»
Victoria Eugenian egindako dantza bideo bati esker Video Award txapelketa irabazi du Leire Goikoetxeak. Dantza estilo asko ikasi ditu, eta bere ahizpagatik hasi zen txiki-txikitan gimnasia errimikoan ahizpagatik. «Baina jazza jorratu dut gehien eta bera da gehien gustatu eta konektatu dudana»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Jazza espresatzeko modu bat da Leire Goikoetxearentzat. «Musikalitatea asko gustatzen zait eta jazzaren aniztasunak horretarako aukera ematen dit». Jazzaren barnean estilo ugari daude eta Jazz Funk-etik Jazz Theatre-era: «Theatre jazz ezagunena Broadway estilokoa da. Jazz funkean balletaren oinarria gordetzen dugu baina errebeldeagoa da»
Bideo hau egitearen proposamena bere irakasle den Marijose Jaramagok luzatu zion, elkarrizketan zehar askotan aipatu duelarik. «Klase amaiera batean bideo lehiaketaren berri eman zigun eta bideo bat egiteko gogoa zutela esan zidan. Baiezkoa eman nion eta zer egin genezakeen pensatzen hasi ginen. Emaitzarekin oso gustura geratu ginen»
Bideoan koreografia eta inprobisaketa dago, eta baita familiako hainbat kide ere: bere ahizpa Naiara ikus dezakegu Leirekin dantzan, eta baita beraien aitona-amonen eskuak ere. Prozesu polita izan da bideo hau egitea, eta «Victoria Eugenian grabatzea ametsa».
Jazz estiloak gurean oraindik lekurik ez duela azpimarratu du, eta baita denok probatzera gonbidatu ere: «gutxi lantzen da oraindik eta jendea harritu egiten da jazza dantza estilo modura aurkezten dugunean. Hedabideetan eta sare soazialetan presentzia gutxi du eta ea hori hedatzea lortzen dugun».
Entzun dezagun Leireren dantzarekiko duen pasio eta maitasuna.