IRRATIA

«Asmoa da multidiziplanarra den aldizkari bat martxan jartzea, ikerkerta arlo guztiak hartuta»

Zientzia arlo ezberdinetako artikuluak bilduko dituen euskal aldizkaria sortu dute, Inpakta. Gizartean eragina duten kalitate handiko ikerketa lanak argitaratzeko asmoarekin ari dira lanean. Nondin norakoak azaltzeko, Bigarren Kafean izan da Miren Estensoro Garcia.

InpAkta aldizkaria Durangoko Azokan aurkeztu zuten (InpAkta)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gizartean eragina, edo inpaktua, duten kalitate handiko ikerketa-lanak argitaratzeko asmoz Inpakta izeneko aldizkaria sortu zuten pasa den abenduan. Akitania Berriko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako erakunde akademiko eta zientifiko nagusien babesarekin, bertako ikertzaileek sortutako aldizkaria da.

Miren Estensoro Garcia ekonomian doktorea da taldekide bat, nahiz eta hasieran ez zen bertan izan: «Pandemia garaian taldekide batzuk konturatu ziren gizarteak artikulu zientifikoetara asko jotzen zuela eta hori ikusita sortu zen ideia». Aldizkariak, gaur egungo gaiak lantzen dituzten artikulu zientifikoak argitaratzea du asmoa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 

«Gure helburua da multidiziplanarra den aldizkari bat martxan jartzea, ikerkerta arlo gutziak hartuko dituena; gure herriko erronkei aurre egingo dioten artikuluak jasotzea», azaldu du Estensorok. Artikulu bakoitzak egin behar duen ibilbidea zein den kontatu digu doktoreak gaur Bigarren Kafean, eta baita aldizkariaren nondik norakoak ere.