IRRATIA

«Beti esaten diet EGOko musikari gazteei musika egin dezatela»

1997an Euskal Herriko Gazte Orkestra sortu zenean, lehen musikari belaunaldi hartako parte izan zen Unai Urretxo Zubillaga. 27 urte beranduago, gazte hura mundu mailako orkestra zuzendaria da eta aste honetan zuzendu du jaiotzen ikusi zuen orkestra bera.

Unai Urretxo eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Victoria Eugenian (EGO Fundazioa)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Seulen bizi da egun baina Euskal Herriarekin lotura sakona mantentzen du Unai Urretxok eta bere goi-mailako instrumentista eta zuzendari eskarmentua trasmititu die EGO osatzen duten musikari gazteei azken aste honetan.

Oier Caceres, Maialen Azkue, Enara Lores, Marina Manterola eta Anai Telletxea aurtengo EGOko kideen testigantzak ere bildu ditugu gaur bertan eskainiko duten Euskalduna Jauregiko laugarren eta azken kontzertuaren atarian.

Unai Urretxo berarekin ere aztertu dugu musikari gazte hauek bizi duten unea, euren etorkizuna eta EGO bezelako proiektu baten garrantzia Bigarren Kafean.