IRRATIA

Lisabören ‘lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte’ edo nola eman aurrekoari segida bikaina

Bost urte beranduago bada ere, kaleratu berri duten diskoa 2018ko ‘Eta Edertasunaren Lorratzetan Biluztu Ginen’ jarraipen moduan ulertu behar da, azalak berak horrela erakusten duenez.

Lisabö taldearen disko berria 2018koaren jarraipena bezala ulertu behar da. (Galder IZAGIRRE)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Karlos Osinaga ‘Txap’ da hasieratik Lisabö taldean dagoen bakarra eta bera izan genuen MusikHaria saioan diskoari buruz hizketan. Bidehutsen aurtengo erreferentzien artean gehien esperotakoa izan da ezbairik gabe Irungo taldearena, eta ez da harritzekoa, hilabete batzuk bai baitira iragarri zutenetik.

Abenduaren 1ean kaleratu zuten diskoa, aurretik kontzertu batzuk eman ere bai, eta haietara gerturatu zirenek ez zuten abesti berririk entzun, harik eta abenduaren 2an Bonberenean dena taularatu zuten arte. 

Bidehutsen standean, Musikaren Plazaren 30. zenbakian eskuratu daiteke Lisabören disko berriena. Bitartean, eta hobeto ezagutu nahi izanez gero, entzun Osinagarekin eduki genuen elkarrizketa, diskoa hobeto ulertzeko aukera ematen baitu.

Diskorik argiena dela esan daiteke Lisabören ibilbidean, eta azalak berak ere hori erakusten du nolabait ere. Laster izango dira kontzertu gehiago, tartean Euskal Herriko hainbat hiriburutakoak.