IRRATIA

«Disko honek asko du nire lanketatik baina baita elkarlanetik ere»

Moxalen hirugarren lana da ‘Nabar’. Mimo handiz landutako hamar abesti bildu ditu Hannot Mintegiak baina bidelagun eta leku ugari izan ditu bidelagun sortze prozesuan. «Ekoizpen handia duen disko bat» bezala definitu du sortzaileak.

Este navegador no soporta el elemento audio.


 

«Abestiak zabal planteatu eta kolaborazioen bidez osatzea gogoko dut. Erronka modura hartzen dut». Disko heterogeneo bat da, baina homogeneizatu dena. «Lanketa gehiena nire etxean egin dut. Miceren lokalean eta Aitor Etxeberriarenean ere landu dugu eta hori guztia Tio Pete estudioan homogeneizatu dugu».

«Sorkuntza prozesuan ez dut irudi argirik baina bai giroa. Zinema eta zinemako musika asko gustatzen zait» dio Mintegiak. Kantuak nondik abiatzen diren galdetuta, modu ezberdinean sortzen dituela aitortu du. «Abesti bat edonondik sortu daiteke. Gitarra hartu eta sortu, erritmo baten gainean, soinu batetik abiatuta…».

Entzun Hannot Mintegiarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.