IRRATIA

Zapaldu ororen pedagogia

Bell Hooks-en ‘Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa’ lana euskaraz argitaratu du Katakrak-ek. Amaia Apalauza arduratu da itzulpenaz, Nora Salbotx hitzaurreaz. Salbotx-ek aurkeztu digu Hooksen lana Durangoko Azokan.

Nora Salbotx (NAIZ Irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Askapenaz, komunitateaz, antolakuntzaz eta filosofiaz ari den lana da, Bell Hooks idazle iparramerikarraren ‘Trangresioa irakasgai. Hezkuntza skatasunaren Praktika gisa’ liburua. Jende kritikoa du helburu hooken lanak, hezkuntzaz pentsatu, eztabaidatu eta eraldaketarakp prest dagoena.

Katakrak-ek euskaraz argitaratu du liburua, Amaia Apalauzaren itzulpen lanaz, eta hitzaurrea Nora Salbotxek egin dio. Durangoko Azokaren edizio honetako aurkezpenetan lehenetarikoa izan da, eta hitzaurrearen egilea Nora Salbotx bidelagun hartuta eztabaidarako tresna iateko bokazioz sortutako lan hau ezagutzeko aukera izan dugu.

‘Zapaldu ororen pedagogia’ jarri dio izenburu Nora Salbotxek bere hitzaurreari. Eredu burgesak azpian hartutako ororentzat askabiderako giltza izan daiteke lan hau. Izan hezitzaile edo ez, izan guraso edo ez, hezkuntzak eta honen nolakotasunak guztiongan baitu eragina.