IRRATIA

Paco Ibañez, Freddie Mercury, The Who, The Band taldeak, besteak beste, musika-efemerideetan

Gramofonoa 4x8

Freddie Mercury (Wikimedia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


1934ko azaroaren 20an Paco Ibañez kantautorea jaio zen. 89 urte bete ditu.
1962ko azaroaren 21an Bossa Novan New York konkistatu zuen, Carnegie Hall antzoki famatuan emandako kontzertu historiko bati esker. Brasileko erritmoa lehen aldiz entzun zen Estatu Batuetan.
Azaroaren 21ean Idoia Asurmendi musikari aramaiotarrak 23 urte bete zituen.
2019ko azaroaren 22an The Who talde ingelesak, hamairu urteetako pausa baten ondotik “Who” izeneko albuma kaleratu zuten.
2006ko azaroaren 23an Anita O’Day jazz kantaria zendu zen.
Azaroaren 23an Gartxot Unsainek edo Ghau izen artistikoarekin ezaguna den musikariak 36 urte bete zituen.
1991eko azaroaren 24an Freddie Mercury zendu zen.
1974ko azaroaren 25ean Nick Drake folk rock kantari britainiarra agurtu genuen.
1976eko azaroaren 25ean The Band taldekoek beren azken kontzertua eman zuten, Martin Scorsese zinemagileak grabatu zuena, ondotik “The last waltz” izeneko pelikula bihurtu zena.