Zer ote da?
Kuttune taldeak bere bigarren lana kaleratu berri du. 'Zer ote da?' izenburupean, 12 abestiz osatutako diskoa ondu dute. Euskal Herriko, Iberiar penintsulako nahiz Afrika Iparraldeko doinu tradizionalak uztartu eta egungo moldeetara ekarri dituzte.
Este navegador no soporta el elemento audio.
9 musikarik osatutako familia handia da Kuttune. Bakoitzak badu bere nolakotasuna, bakoitzak badu bere ibilbidea, baina guztiek elkarbanatzen dute musika tradizioen transmisiorako baliabide gisa ulertzeko begirada eta bihozkada.
'Zer ote da?' lanarekin datoz orain, taldearen bigarren diskoa. 12 abesti jaso dituzte bertan, bakoitza berezia berean, baina guztiek partekatzen dute esentzia bera: kultura pertsonak gara, eta pertsonak, han eta hemen, lehen eta orain, oinarrian berdinak. Musika tradizionaletik (Euskal Herriko, Iberiar penitsulako naiz Afrika iparraldekoak) hartutako doinu eta hitzak ekarri dizkigute, egungo egiteko moduetara moldatuta. Emaitza entzungarria bezain dantzagarria da, eztia eta bixia aldi berean. Izan zirenei aitortza bat, garenaren lekukotza bat, izango direnentzat esku zabaldu bat.
Nerea Quincoces (ahotsa, perkusioa, moldaketak eta konponketak) eta Irene Gil de Soto (txirula eta ahotsak) taldekideak izan ditugu Paraleloan disko berria aurkezten.