Avenida zubiaren irekiera, saio berezia
Ia hiru urteren ostean itxita ziren mugako pasabideak ireki ditu Parisek. Poliziak berdin jarraituko du kontrolekin. Saio berezia egin du NAIZ Irratiak Irun eta Hendaia arteko Avenida zubitik.
Este navegador no soporta el elemento audio.
NAIZ Irratia
Irun - Hendaia
Eskualdeko alkate, eragile eta herritarrek aspaldi eskatutako kontua zen Irun eta Hendaia arteko Avenida zubiaren irekiera. Azken urteetan itxita izan du Parisek, aurrerantzean ere polizia kontrolak izango direla dirudi.
Edonola ere, aurrera pauso garrantzitsua izan dela nabarmendu dute NAIZ Irratiaren saio berezian parte hartu dutenek: bertan izan dira eskualdeko herritarrak, eragileak eta alkateak.